Conchi Uriarte naiz, Nekazaritzako Ingeniari Teknikoa , eta 1989tik ari naiz lanean landa-ingurunearen esparruan autonomo gisa.
Nire lana, batez ere, baserritarrentzako aholkularitza eta nekazaritza eta abeltzaintza proiektuak egitea izan da.
1998. urtean herri-bideen inbentarioak egiten hasi nintzen eta, ordutik, nire lan nagusia bihurtu da.
Lan horretan oso sartuta sentitzen naiz, eta gogo handiz garatzen dut, landa-ingurunea eta haren ohiturak hobeto ezagutzeko aukera ematen didalako eta azken urteotan mugitzeko modua nola aldatu den ikusteko.



